Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Europa eta Ekialde Hurbileko mugimendu eta kontakizunak ekarri dizkigu Dantzipuinak emanaldiak

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 28a, 09:24

Muxurbil antzerki taldearen eta Sebastopol Dantza Eskolaren eskutik, Dantzipuinak izeneko emanaldi ezberdin batez gozatzeko aukera izan genuen ostegun arratsaldean Sutegin. Kalean zen giro sargoritik ihes egin eta Europa nahiz Ekialde Hurbileko dantza adierazpen eta kontakizunez blaitutako emanaldiaz gozatu ahal izan zuten kultur etxera gerturatu zirenek. 

Izenburuak dioen moduan dantza eta ipuinak tartekatu zituen saioak. Sebastopol dantza eskolako kideak dantzan aritu ziren artean, herritar bat, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalari gisa aritu zen. “Europako eta ekialde hurbileko ipuin eta dantzak elkartuaz sortu dugu dantzipuinak. Bertan, ipuinak entzun eta dantza zuzenean eskaintzen da. Dantza, ipuina. Ipuina, dantza” uztarturik eta zuzenean, antolatzaileen esanetan.

Nazioarteko doinu gehiago izango ditugu jaiotan!:

Ekainak 29, larunbata
18:30 Ray Fernandez kubatarraren kontzertua txosnetan.

Uztailak 1, astelehena
19:00 Puro Relajo rantxerak Artzabalen.