Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Usurbildar eta aginagarrak garaile, pala txapelketen finaletan

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 28a, 10:27

Etxekoak nagusitu ziren ostegun arratsaldean frontoian ospatu ziren pala txapelketen finaletan; bai pala egokituan, emakumezkoen eta gizonezkoen lehiako azken neurketetan. Giro ederra eta jaialdi ikusgarriaren lekuko izan ginen.

Gainerakook bezala, giro sargoria izan zuten bidelagun atzokoan pala jokalariek. Halere erakustaldi bikain eta ikusgarria eskaini zuten frontoian. Hemen emaitzak:

PALA TXAPELKETA
PALA EGOKITUA
Hilario-Beñat 22-14 Joseba-Jesus

EMAKUMEZKOEN FINALA
Garazi Eizmendi-Nahia Eizmendi 21-25 Ekiñe Balerdi-Miriam Arrillaga

GIZONEZKOEN FINALA
Xabier Errasti-Haritz Urdanpilleta 25-17 Bikutze-Aizpurua

Errifa zozketa
Adi, pala txapelketen finaletan errifa zozketa egin zuen Pagazpe Elkarteak. 2.892 izan da zenbaki saritua. Errifa honen jabeari urdaiazpiko eder bat tokatu zaio. Bestalde, duela astebete Alkartasuna Kooperatibako produktudun otar bat zozketatu zuen Pagazpek. 1.455 izan zen zenbaki saritua. Eta errifa zenbaki honen jabea; Arantxa Otaegi.