Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Goizean etxera erretiratu ezinik ziren gautxoriez gainezka bart herria

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 30a, 10:58

Jaiek azken orduotan ez dute lotarako ere etenik izan. Asteburuko bi egunetako ekitaldiak bakar batean josiak daudela dirudite. Eta zubi lana egin dutenak bart gaueko kontzertuetan dantza eta parranda giro betean murgilduak ibili diren gautxoriak izan dira. 

Gautxoriek bidelagun izan dituzte lehenik frontoian, Usurbilgo Zaparra taldekoak eta E.T.S. talde nafarra. Aspaldi ikusi ez bezalako itxura zuen gauean frontoiak; plazaraino heldu da gautxorien masa! Segidan lekukoa hartu diete txosnetan Skastik eta DJ Jotatxok. Eta eguna argitu berritan, usurbildarrez osaturiko Enzefalogramo Elektrotxarangak. Haiekin txosnak itxi, Kaxkoan barrena kalejira egin eta atera dute Bordatxoko errotondan albiste honi atxikia duzuen gaupasoen argazkia. Aspaldiko argazki jendetsuenetakoa. Ez zuten etxeratzeko gogo handiegirik.