Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Haurrak plazara itzuli dira berriz

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 1a, 12:57

Festak azken txanpara hurbiltzen ari diren arren, bistan denez, Santixabelek ez dute aje handirik uztaileko lehen egun honetan. Haurrei zuzenduriko jaietako bigarren haurren eguna ospatzen ari dira astelehen honetan. Puzgarriak eta auto txikiak izan dituzte gaztetxoek goiz partean frontoian, futbolean golak sartzeko aukera baita... Txu-txu trenean herriari itzulia emateko aukera izan da. Lagun artean bazkaldu eta Tor magoa ere bisitan etorri zaie haurrei. Etxeko txikienei zuzenduriko festa giroak ez du etenik izango arratsaldeko azken ordura arte.

Uztailak 1, astelehena
16:00 Apar festa Askatasuna plazan.
17:30 Txokolatea frontoian.
18:00 Buruhandiak.
18:30 Arraiketai Txaranga.
19:00 Puro Relajo rantxerak Artzabalen.
22:30 Bertsolariak frontoian: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe, Oihana Bartra.
Jarraian, 43. Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.