Usurbilgo jaiak

#Usurbilgojaiak19 Astelehen handirik ez, dantza batean heldu diren oilasko biltzaileek

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 1a, 16:02

Jaietako laugarren egunean egon, lotarako tarte handiegirik gabeko parranda asteburua bizi eta gaur ere goizean goizetik esna eta kalejiran ibili arren, festarako gogoa eta indarra ez zaiela amaitu argi utzi digute eguerdi partean Kaxkora itzuli diren oilasko biltzaileek. Dantza batean heldu zaizkigu eta parranda giroan murgildu dituzte herri erdiguneko txokoak. Bordatxo atariko errotonda gaina ere haienganatu dute!