Oxtapen egingo zaio harrera "Orain presoak" bizikleta martxari, uztailaren 19an

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 5a, 12:30

Indarrean den espetxe politika eta salbuespen neurriak bertan behera uztea eskatzeko Orain Presoak aldarriaren bueltan bizikleta martxa antolatu du Sarek uztailaren 19tik 21era, Luhusotik Gernikara. Usurbildik igaroko da uztailaren 19an. 17:00etan Oxtapen egingo zaio harrera aipatu ekimeneko parte hartzaileei.

"Luhuso, non ETAren armagabetzea eta disoluzioa ahalbidetzeko lehen urratsak eman ziren, gizarte zibilaren konpromisoaren sinbolo bilakatu dena eta Gernika, bizikidetzaren eta bakearen eredu eta sinbolo. Konponbidean pausoak emateko unea dela uste dugulako, elkarbizitzaren eta bakearen sinbolo bilakatu diren bi herri hauek lotu nahi ditugu aldarrikapenez beteriko itzuli batekin", Sarek berri eman duenez. Eta honenbestez, "pedalkadaz pedalkada, elkarbizitzaren eta bakearen aldarria zabaldu asmo dugu Euskal Herriko herrietan zehar".  

Herri guztiotan euskal presoek egun bizi dituzten urraketak landu nahi dira. Sarek gogorarazten dutenez, "egun oraindik espetxean diren 254 euskal presoetatik %65a 600/1000km-tara urrundua dago eta %21 400/590 kmtara".

Usurbildik uztailaren 19an
Hiru etapa izango ditu itzuliak (Luhuso-Zarautz; Zarautz-Lekeitio; Lekeitio-Gernika). Bidean hainbat geldialdi eta ekimen iragarri dituzte. Usurbil zeharkatuko du lehen egunean, arratsalde partean 16:45etan Donostiatik irten ostean. 17:00etan Oxtapen egingo zaie harrera parte hartzaileei. Usurbil eta Orio zeharkatuko ditu itzuliak. Zarautz izango du lehen etapak helmuga. 

Ekimen solidario honetan parte hartu nahi dutenek uztailaren 16ra arte eman ahalko dute izena, itzuli osorako edo etapaka. Hainbat argibide eskaini ditu antolakuntzak parte hartzaileentzat:
– Bizikleta itzulia egin behar duten txirrindulari guztiei motxila eta lo zakua eramango zaie furgonetan
– Antolakuntzatik bizikletak konpontzeko materiala eramango da eta konponketak egiteko arduradun bat egongo da. Bakoitzak bere materiala ekartzea ere gomendatzen dugu.
– Itzuli guztian zehar anbulantzia edota mediku baten presentzia egongo da.
– Lo egiten geratzen diren guztiek, lo zakua eraman beharko dute.
– Ordainketak, bizikleta martxa hasi aurretik egingo dira.
– Izen eman dutenentzako jana eta edana bermatua egongo da, baita lotarako lekua lotara geratzen direnentzako ere. www.sare.eus web orrian aurretiazko izen ematea beharrezkoa izango da horretarako
– Itzulia,Luhuson hasiko da, eta bertara joateko autobusa jarriko da. Donostiatik  eta ondoren Luhusora eramango gaitu. Bukaeran Gernikatik – Donostiara egongo da ere bai.
– Autobusean etorri behar direnak 5€ gehiago jarri beharko dute joateko eta beste 5€ itzultzeko. 

Gomendiook ere kontuan izateko eskatzen du Sarek:
– Itzuliaren ibilbidea dela eta errepideko bizikleta eramatea gomendatzen da.
– Itzuliko etapak 80km-ren bueltakoak izaki, bizikletan ibiltzeko ohitura izatea komeni da. Izan ere, itzuli osoa egiteak egoera fisiko ona izatea eskatzen du.
– Etapen zailtasunak: lehen eta azken etapa erdiko nibela dute, bigarrena nibel bajukoa da eta hirugarrena nibel altukoa.

Uztailak 19, ostirala: Luhuso-Zarautz
10:00 Lusuhon, itzuliaren hasiera ekitaldia.
10:30 Hasiera Lusuhotik (Ezpeleta-Azkain-Urruña-Donibane Lohitzune-Hendaia).
13:30 Irun Ficoba, bazkaria.
15:00 Irteera Irunetik.
16:15 Donostia. Atsedena hartzeko geldialdia Katalunia plazan.
16:45 Donostiatik irteera (Donostia-Usurbil-Orio).
17:00 Harrera Usurbilgo Oxtapen.

18:30 Zarautzera ailegatu.
20:00 Afaria Zarautzen.

Uztailak 20, larunbata: Zarautz-Lekeitio
10:00 Itzuliaren irteera Zarautzetik.
10:30 Zarautz. (Getaria-Zumaia-Deba).
12:00 Debatik Pasatu.
14:00 Bazkaria Elgoibarren.
15:30 Irteera Elgoibarretik.
16:30 Markina.
17:30 Lekeitiora iritsiera.
20:00 Afaria Lekeition.

Uztailak 21, igandea: Lekeitio-Gernika
09:00 Lekeitiko plazatik irteera.
10:30 Munitibar.
12:00 Gernikara iritsiera.
12:30 Ekitaldia.
14:30 Bazkaria Astran.

Informazio gehiago: http://sare.eus/orain-presoak/tourra/