Saritu talde handia, Uxue Trail Mendi Lasterketa amaieran

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 6a, 12:52

Bi lasterketa ospatu dira batera; bat motza, 11 kilometrokoa. Bestea, 20 kilometro luze zituena. Batera abiatu dira goizean frontoitik lasterkari guztiak, eguerdi partera arte tantaka heldu dira bueltan pilotalekura. Lasterketa bakoitzeko hiruna emakume eta gizonezko saritu ditu antolakuntzak.

Ia 300 lasterkarik osatu dute Andatzako buelta. 143 lagunek ibilbide motza, 134 lagunek luzea. Ibilbide motzean sailkatu diren lehen bi emakumezkoak Usurbilgoak izan dira!

SAILKAPENA: lehenengo hirurak
IBILBIDE MOTZA 
Emakumezkoak
1-Irati Larrañaga Matxain.
2-Izadi Azkonobieta.
3-Mari Carmen Seijas Carballedo.

Gizonezkoak
1-Josu Urrestarazu Garcia.
2-Aitor Regillaga Beloki.
3-Haritz Zubillaga Astiasaran

IBILBIDE LUZEA
Emakumezkoak
1-Alizia Olazabal Donato de Lopez.
2-Tanit Perez de Leceta Gonzalez.
3-Nerea Amilibia Arruti.

Gizonezkoak
1-Imanol Larrañaga Larrañaga.
2-Jon Baleztena Azpeitia.
3-Jokin Gijarro Iruretagoiena.