"Maitasuna politikoa da" UEU-k, Jakinek eta Udalak antolaturiko jardunaldiak ostegunetik ostiralera

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 9a, 07:57

Hirugarrenez UEU-k, Jakin-ek eta Usurbilgo Udalak, UEU-ren 47. udako ikastaroren baitako "Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen" Jakin Jardunaldia antolatu dute uztailaren 11 eta 12rako Artzabalen.

Beste behin harrera einhoben izan dute jardunaldiok. Maiatzean ireki zuten matrikulazio epea, ekaina hasieran taldea bete egin zen. Itxarote zerrendan izen emateko aukera eskaini zuten, ekainaren 13ra arte. Dena prest honenbestez ostegunean abiatuko diren jardunaldlirako. 

47. UDAKO IKASTAROAK: JAKIN JARDUNALDIAK

Jardunaldi egunak: uztailak 11-12.
Tokia: Artzabal.
Ordutegia: uztailaren 11n (osteguna), 9:00-17:00 artean; uztailaren 12an (ostirala), 9:00-14:00 artean.
Ordu kopurua: 10 ordu.
Zehaztasunak: "Maitasuna politikoa da ideologia bat delako eta bizikera eta bizileku eredu jakin batzuk eraikitzen dituelako. Maitasuna ulertzeko dugun moduak gizarte harreman eta gizarte antolamendu jakin batzuk eratzen ditu eta horiek berekin dituzte botere harremanak eta menderakuntza moduak. Harremanen arkitektura horrek guztiak bere hirigintza eta bere arkitektura ditu. Ikus dezagun nolakoa den maitasunaren ideologiaren eraikuntza eta sortzen duen arkitektura. Eta saia gaitezen ikusten ea maitasuna beste modu batez ulertzeak bizikera eta bizileku bizigarriagoak eta berdinzaleagoak eraikitzea ekar lezakeen".
Informazio gehiago eta matrikulazioa bideratzeko: ueu.eus

Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.


EGITARAUA

UZTAILAK 11, osteguna
08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:15-09:30 Ongietorria
09:30-10:15 Lorea Agirre Dorronsoro: Maitasunaren ideologiaren eraikuntzak eta deseraikuntzak
10:15-11:00 Oihane Ruiz Menéndez: Maitasunaren ideologia eta hirigintzaren arteko lotuneak
11:00-11:30 Kafe tartea
11:30-12:15 Leire Milikua Larramendi: Arkitektura, desira eta sexualitatea
12:15-13:00 Saio irekia
13:00-15:00 Bazkaria
15:00-17:00 Esperientzien plaza: Elizondo, Bakio, Usurbil

  • Nora Salbotx Alegria: Umeak herriak eraikitzen (Elizondo)
  • Ula Iruretagoiena Busturia: Transbertsalitatea eta afektoak udalerri plangintzan (Bakio)
  • Jone Miner Aginaga: Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa (Usurbil)


UZTAILAK 12, ostirala
09:00-09:45 Mari Luz Esteban Galarza: Maitasuna erdigunetik kanpo
09:45-10:30 Abaraska kolektiboa: Etxebizitza eredua auzitan jartzen (Donostia)
10:30-12:00 Tailerra eta kafea: Etxebizitza parekidea eta kooperatiboa nola eta nondik?
12:00-13:00 Partekatzeko saioa
13:00-13:30 Bea Egizabal Ollokiegi: Klownklusioak.