Adi errefus bilketa egunei

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 12a, 07:57

NOAUA!ren 2019ko egutegian oker adieraziak daude ekaina amaieratik abendu amaierara errefusa biltzeko egunak. Uztailean, hilaren 14an eta 28an bilduko da birziklaezina den hondakin zati hau.

Dakizuenez hamabost egunean behin, bi igandean behin biltzen dute birziklaezina den hondakin zatia, erreusa, Usurbilgo udal langileek. Urtero NOAUA!ko egutegian zehazten dugu zeintzuk diren erreusa biltzeko egunak. Ekaina amaieran oker adierazitako akats baten eraginez, abendu amaierara arte egutegian seinalatuak dauden erreusa biltzeko egunak ere oker adieraziak daude.

Ekainaren 21eko NOAUA! aldizkariarekin batera, txartel bat banatu genuen. Bertan zuzen adierazia dago, abendura arte ze igandeetan bilduko den erreusa. Astero aldizkarian gogorarazten dugu eta hala segiko dugu ohartarazten urte amaierara arte, ze igandeetan bilduko den erreusa. Uztailari dagokionez, hilaren 14an eta 28an bilduko da birziklaezina den hondakin zatia. 

Barka eragozpenak.