Sagarrondotik Sagardora ikastaroko azken aurreko saioa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 12a, 08:13

"Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa" saioa Josu Osaren eskutik larunbat goizean Potxoenean. Udako oporraldiagatik itxi aurretik, KzGuneak ere beste ikastaro bat programatu du asteotarako.

Sagarrondotik Sagardora, azken saioak
Azken txanpan da Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro praktikoa. Azken aurreko saioa larunbat honetan (uztailak 13) 9:00etan Potxoenean; "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osaren eskutik. azken saioa irailaren 7an, 9:00etan hasita Potxoenean; “sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”, Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik. Izen ematea:

943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

Kzgunera datozen ikastaroak
Goizez, 9:00-13:00 artean izango da zabalik KzGunea hilabete honetan. Uztailaren 25ean, 26an, 31n eta abuztu osoan itxita egongo da. Irailaren 2an zabalduko dute berriz; hilabete osoan zehar 16:00-20:00 artean. Hurrengo ikastaroen berri hemen:
-Uztailak 17-31, 9:00-11:00: "Kudeatu zaitez Google aplikazioekin".
-Irailak 3-12, 16:00-18:00: “Kudeatu zaitez Google aplikazioekin”. 
-Irailak 12-13, 18:00-20:00: “Online izapideak Osakidetzarekin”.
-Irailak 16-27, 16:00-18:00: “Ofimatika tresnak-LibreOffice”.
Informazio gehiago: 
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net