3 langabetu gutxiagorekin apirileko datura, 214 langabetu izatera itzuli da ekainean Usurbil

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 16a, 11:21

Maiatzean izandako gorakadaren ostean ekainean izandako beherakadak, apirileko datura itzularazi du herri hau. Joan den hilabetean, 214 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen.

Ohi bezala, gizonezkoak baino (91) emakumezko langabetu gehiago erregistratu da udalerri honetan ekainean, 123 guztira. Tartea dezente murriztu den arren, gizonezko gehiago kontratu zen (201) emakumezkoak baino (196).

Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere beherantz egin du langabetu kopuruak. 51 langabetu gutxiago Buruntzaldean, 2.902tik 2.851era murriztu ostean. Gipuzkoan 1.136 langabetu gutxiago, maiatzetik ekainera, 29.933tik 28.797ra gutxitu ostean lanik gabeko herritar kopurua.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko ekaina
Usurbil: 214.     Buruntzaldea: 2.851.    Gipuzkoa: 28.797.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 91.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 30.
45 urtetik gora: 53.
 

Emakumezkoak: 123.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 51.
45 urtetik gora: 64. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 39.
Eraikuntza: 21.
Zerbitzuak: 134.
Aurretik lanik gabe: 12. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 611.
Astigarraga: 237.
Hernani: 813.
Lasarte-Oria: 766.
Urnieta: 210.
Usurbil: 214.
Guztira: 2.851. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.797.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 397.
Aldi baterakoak: 348 (163 gizonezko, 185 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 265.
Sexuaren arabera: 201 lan kontratu gizonezkoenak, 196 emakumezkoenak.