Real Unionek Xabi Cárdenas fitxatu du

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 16a, 16:52

Gazte usurbildarrak denboraldi baterako sinatu du Irungo taldearekin. Real Sociedad C taldeko jokalaria izan da azken bi urteotan. Iaz, utzita aritu zen CD Calahorran eta 18 partida jokatu zituen bertan. 21 urterekin Reala utzi eta Bigarren B Mailan jokatu du Real Unionen kamisetarekin.