Gure Pakea elkarteak neguko txapelketetako sariak banatu ditu

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 22a, 09:25

Neguko Jubilatu Astearen bueltan ospatu ziren bazkideen arteko txapelketetako sariak banatu zituen Gure Pakea Elkarteak uztailaren 12an Artzabal atarian.

Saritu guztiek ezin izan zuten bertaratu, baina merezitako garaikurrik gabe ez dira geratuko. Ondoko irudi eta izenetan bildu dugu, otsailaren 12an eta 13an Gure Pakea Elkarteak antolatuta, Artzabalen ospatu ziren mus, tute, punttu, toka eta igel jokoetako sarituen berri:

Mus txapelketa: Antonio Lozano-Joxe Mari Lertxundi.

Tute txapelketa: Isidoro Otero-Jose Manuel Blanco (azpiko irudian).

 Punttu txapelketa: Jose Lizargarate-Maria Angeles Lizargarate.

Toka txapelketa: Maria Jesus Olano (azpiko irudian).

 Igel jokoa: Eliberto Carramiñana.

 

Oporretara

Dinamika ugariko ikasturtea amaituta, oporretara doa Gure Pakea Elkartea. Merezitako atsedenaldia hartuko du jubilatu elkarteak uda parte honetan, irailean indarberriturik itzultzeko. Uztailean eta abuztuan azken ostegunetan deitu ohi dituzten pentsio duinen aldeko elkarretaratzerik ez da izango, irailean itzuliko dira mobilizatzera. Eta irailean itzuliko dira ekimen gehiagorekin ere.

 

 

UEU-ren oparia

Gure Pakea jubilatu elkarteko kideen eguneroko martxara elkartu dira UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak antolaturiko “Maitasuna politikoa da” jardunaldiak. Jubilatu elkartearen egoitza jardunaldioi lekua egiteko erakutsitako eskuzabaltasunagatik esker ona adierazi nahi izan du UEU-k. 

Ondoko irudiotako batean ikus dezakezuen moduan, Bai jauna, bai, fisika euskaraz! Joxe Ramon Etxebarria irakaslearen omeneko liburua oparitu zien UEU-ko kide Irati Iciarrek Gure Pakea Elkarteari.