2019/09/27 20:00

Mobilizazioa

Azken ostiraleko mobilizazioa Orion

Azken ostiraleko mobilizazioa Orion
Orioko plaza, Usurbil

Ordua: 20:00.
Tokia: Orioko plaza.
Zehaztasunak: hileroko azken ostiraletako euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzerik ez da izango irailaren 27an Usurbilen. Oriora joateko deia egin da. Orioko plazan 20:00etan elkarretaratze berezia. Xua Gurasoekin Etxera plataformak deituta, Usurbil, Orio eta Zarauzko musikariek sortutako kanta aurkeztu eta sinadura bilketari ekingo diote. Gogoan izan, gugandik 600 kilometrora bizi da jaioz geroztik Xua, bere guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangarekin Valentziako Picassenteko espetxean. Urtarrilean 3 urteko ditu. Espetxetik irten eta Euskal Herrira etorri beharko du. Qua gurasoengandik banatu ez eta espetxe zigorraren hiru laurdenak beteta jada kalean behar zuten hiruren etxeratzea eskatzearen alde lan egingo du Xua Gurasoekin Etxera plataformak.
Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.