216 langabetu uztailean

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 27a, 11:06

Ekainetik uztailera bi langabetu gehiago zenbatu ditu, guztira 216, Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen. 2014an erregistraturiko 385 langabetuen zifra hartatik urrun gara halere. Erregistraturiko kontratu ia denak aldi baterakoak izaten segitzen dute. Eta emakumezko langabetu gehiago izan arren, gizonezko gehiago kontratatzen dira.

Ekainean baino bi langabetu gehiago, guztira 216 zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak uztailean Usurbilen. Haietatik 120 emakumezkoak ziren, 96 gizonezkoak. Gehienak, 122, 45 urtetik gorakoak eta 136 zerbitzuen sektorekoak. Buruntzaldean ere gorantz egin du, 83 langabetu gehiago zenbatu dituzte eskualdean eta 518 gehiago baita Gipuzkoan. 

Erregistraturiko lan kontratuei dagokienean, Usurbilen guztira 482 lan kontratu hitzartu ziren uztailean, ekainean baino 85 gehiago. Ia denak, 431, aldi baterako eta 338 zerbitzuen sektorean. Usurbilek gizonezkoak baino emakumezko langabetu gehiago izaten segi arren, uztaileko 482 lan kontratuetatik 251 gizonezkoenak izan ziren, 231 emakumezkoenak.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko uztaila
Usurbil: 216.     Buruntzaldea: 2.934.    Gipuzkoa: 29.315.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 96.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 29.
45 urtetik gora: 59.
 

Emakumezkoak: 120.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 51.
45 urtetik gora: 63. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 38.
Eraikuntza: 23.
Zerbitzuak: 136.
Aurretik lanik gabe: 13. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 607.
Astigarraga: 247.
Hernani: 842.
Lasarte-Oria: 785.
Urnieta: 237.
Usurbil: 216.
Guztira: 2.934. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.315.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 482.
Aldi baterakoak: 431 (232 gizonezko, 199 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 338.
Sexuaren arabera: 251 lan kontratu gizonezkoenak, 231 emakumezkoenak.