Kontxako Bandera jokatzeko herritar guztiak sailkatuak

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 30a, 09:48

Denek lortu dute datozen bi igandeotan (irailaren 1ean eta 8an) Donostiako uretan jokatuko den Kontxako Banderan lehiatzeko ezinbesteko txartela. Lehia bizian ikusiko ditugu guztiak.

Emakumezkoetan, Nagore Arruti lehiatuko da Donostiarra ontzian. Gizonezkoetan, Donostiarran Jon Agirrezabala, Hondarribia taldekoekin Alex Udabe, Ondarroakoen ontzian Iñaki Errasti eta Oriorekin arraunean, Josu Ostolaza eta Odei Arrizabalaga. Zorte on!

Ostegun arratsaldean Donostiako uretan ospaturiko sailkatze proban herritar guztiek eskuratu zuten datozen bi igandeotan (irailaren 1ean eta 8an) jokoan izango den Kontxako Banderan parte hartzeko txartela. Gogoan izan, emakumezkoen txapelketa goizeko 11:00etan hasiko da. Ordubete beranduago, 12:00etan gizonezkoena.

Hemen batean zein bestean lehiatuko diren taldeak, Donostiarra ontziarekin batera:

KONTXAKO BANDERA, SAILKATZE ESTROPADA
Emakumezkoen sailkatze estropada
1-Orio
2-Arraun Lagunak
3-Hibaika
4-Zumaia
5-Hondarribia
6-San Juan
7-Riveira

Gizonezkoen sailkatze estropada 
1-Ondarroa
2-Orio
3-Santurtzi
4-Hondarribia
5-Kaiku
6-Bermeo-Urdaibai
7-Zierbena

KONTXAKO BANDERA, 1. jardunaldia
Irailak 1, igandea
11:00 Emakumezkoen txapelketa
1. txanda: Hondarribia, Donostiarra, Orio, Hibaika.
2. txanda: Riveira, Arraun Lagunak, San Juan, Zumaia.

12:00 Gizonezkoen txapelketa. 
1. txanda: Kaiku, Bermeo - Urdaibai, Orio, Santurtzi.
2. txanda: Donostiarra, Zierbena, Ondarroa, Hondarribia.