"Para-Parixen", Iñorkinak taldearen diskoko aurrerapen kanta

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 3a, 18:04

Udako kanta irailaren 3an agertu da. Iñorkiñak taldearen lehen diskoko aurrerapen abestia Badok agerkari digitalean ipini dute gaur entzungai: 'Para-Parixen'. Irailaren 27an aurkeztuko dute lan osoa Patrin.

Diskoa udaberrian grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan, Kaki Arkarazoren gidaritzapean. Aurkezpena ordea irailaren 27an egingo dute, iluntze partean Patrin. Gaur lehen kanta aurreratu dute: Para-Parixen.

Iñorkiñak taldearen lehen diskoan musikari hauek hartu dute parte: Mikel Alkorta (ahotsa, trikitixa), Luken Arkarazo (gitarra, ahotsa), Beñat Urteaga (baxua) eta Jokin Irastorza (bateria). Kolaboratzaile batzuk ere izan dituzte. Koruak egiten aritu dira Natali Izagirre, Ixak Arruti eta Joseba Tapia. Irrintzietan Igone Goikoetxea eta Joseba Tapia aritu dira eta panderoa Igor Alkortak jo du. Unai Aranak egin ditu diseinu lanak.