Azaroaren 1eko Artisautza Azokan parte hartzeko gonbita luzatu du Aitzaga Elkarteak

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 11a, 11:33

24. Artisautza Azoka antolatzen hasia da Aitzaga Elkartea. Azaroaren lehen eguneko hitzorduan parte hartzeko deia luzatzen die herriko artisauei. Izen ematea zabalik dute jada.

Irailaren 30era arte izango dute zabalik, 24. Artisautza Azokan izen emateko aukera, azaroaren lehenean frontoian postua jarri nahi dutenentzat. Animatzen diren artisauek idatzi dezatela email bat artisautzaazoka@gmail.com helbidera. Antolakuntzak email horretan eskaria eta zer lantzen duten zehaztea eskatzen du. 

Ohi bezala, artisauen bilgune izango dugu azaroaren 1ean Usurbilgo frontoia. Aitzaga Elkarteak antolariko azokan denetariko sortzailean elkartu izan dira aurreko edizioetan: bitxigintza, larrugintza, egur lanketa, zeramika, otarregintza, metalgintza... postuak aurkitu izan ditugu. Postuotan barrena osteratxoa egin eta erosketak egiteko aukera ederra egon izan da. Eta tartean, hamaiketako goxoa dastatzekoa ere bai.