Ikasturtea abiatzeko askaria 17:00etan Bihurri ludotekan

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 13a, 08:00

Uda agurtu eta ikasturte berriari ongi etorria emango diote.

Askari baten bueltan ekingo diote agurtu berri dituzten udako oporrei eta ongi etorria eman nahi dioten 2019-20 ikasturteari. Oparitxoak ere iragarri dituzte. Guztia, ostiral honetan (irailak 13) 17:00etan hasita Bihurri ludotekan.

BIHURRI LUDOTEKAREN ASKARIA
Eguna: irailak 13, ostirala.
Ordua:
17:00.
Tokia: Bihurri ludoteka.
Zehaztasunak: uda agurtu eta bazkide guztiak elkarrekin gogotsu hasteko, "askari eder bat antolatu dugu Bihurri ludotekan". "Zatoz! Oparitxoak ere egongo dira".
Antolatzailea: Bihurri ludoteka.