Usurbilgo batukada feminista Santueneko jaiekin itzuliko da plazara

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 12a, 10:36

Usurbilgo jaietan estreinakoz eskaini zuten emanaldi arrakastatsuaren ostean, Santueneko jaiak girotuko dituzte irailaren 20an 18:30etan hasita.

Batukada tresna gisa hartuta ahalduntze lan sakona plazara atera zuen Usurbilgo batukada feministak joan den Usurbilgo jaietako parranda gauetako batean. Plaza hartu eta emanaldi ikusgarri eta hunkigarria eskaini zuten.

Zaparra herriko musika taldeak azken kanta amaitu eta berehala piztu zituzten antortxak, eta entzun ziren lehen burrunba hotsak. Ainara Sarasketak zuzenduriko Usurbilgo batukada feminista frontoi erdira sartu eta plaza hartu zuen. Jende mordoa batu zuen bueltan. Batukadaren erritmora egin zuten, pilotalekutik txosnetarako bidea. Erritmo bizi eta alaian. Emanaldi ikusgarria eskainiz. 

Ikusterik izan ez bazenuten, Santueneko jaietan itzuliko dira plazara. Irailaren 20an, festak hasi eta berehala auzoa girotzen ariko dira 18:30etatik aurrera.

SANTUENEKO JAIAK 2019
Irailak 20, ostirala
17:00
 Txupinazoa eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak.
18:30 Usurbilgo Batukada Feminista.
19:00 Sardina jana.
21:00 Herri afaria. Txartelak Santueneko jubilatuen tabernan, Ibai Ondon eta Aitzagan salgai.
23:30 Kontzertuak: Herenegun, Kilimak, Larrian Gozo.

Irailak 21, larunbata: Umeen Eguna
11:00 Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
16:00 Mus txapelketa (izen ematea 15:30-16:00).
16:00 Haurrentzako puzgarriak.
17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
19:00 Buruhandiak.
20:30 Musikarien afaria.
00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.

Irailak 22, igandea
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
14:00 Herri bazkaria. Txartelak Santueneko jubilatuen tabernan, Ibai Ondon, Aitzagan eta Artzabalen salgai.
17:00 Natali akustikoan.
Ondoren, buruhandiak.
19:30 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.