Futbol Eskolan izena emateko aukera Haranen, ikastaroak doan probatzeko aukera Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 16a, 08:31

Aste berria izerdi patsetan datorkigu! Astelehen honetatik hasita eta aste osoan, Oiardo Kiroldegiak denboraldi berrirako iragarri dituen ikastaroak doan probatzeko aukera izango da. Eta bestetik, Usurbil F.T.-ren Futbol Eskolan izen emateko aukera izango da egunotan.

Futbol Eskola
"Bueltan da!" gogorarazten digu Usurbil F.T.-k helarazi digun kartelean. Oporretatik bueltan da, Futbol Eskola ere. 2019-20 denboraldian izen emateko aukera izango dute egunotan parte hartzaileek. Deialdia, 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako gaztetxoei zuzendua dago. Izen emateko hiru egun finkatu ditu Usurbil F.T.-k; irailaren 17an (asteartea), 19a (osteguna) eta 21a (larunbata). Egunotan, 17:30-19:30 artean Haraneko bulegora gerturatuta bideratu ahalko da inskripzioa. Kalezarko futbol zelaira joan ezin dutenentzako oharra. "Bertaratzeko arazorik baduzu, kontaktuan jarri gurekin izena emateko", adierazi dute Usurbil F.T.-tik. Telefono zenbaki hau jarri dute eskuragarri: 634 46 47 97 (Ander).



Oiardo Kiroldegia
Helduentzako spinning, pilates, 3. adina, zunba, total training, jumpfit, bizkar osasuna, hipopresiboak, yoga-mindfullness, mantenu gimnasia, eskalada. Uretako jardueretan, ur entrenamendu gidatua, matropilates, aquagym, aquazumba, igeriketako saioak (hastapena, hobekuntza eta entrenamendua). Haurrentzako zumba, eskalada, jumping, ur jarduera ezberdinekin batera.

Eskaintza zabala prestatu du Oiardo Kiroldegiak kirol urte berrirako. Adi, aste honetan, irailaren 16tik 20ra ikastaroak probatzeko doako saioetan parte hartzeko aukera izango da. Hemen duzue egutegia. Informazio gehiago: 943 37 24 98 / kirola@usurbil.eus