Herrian bizi eta erostea sustatzeko, Merkataritza Festa ostiralean Beterri-Buruntzako herrietan

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 17a, 15:50

Bizi garen herrian kontsumitzeak duen garrantziaz ohartarazi eta sentsibilizatzeko Merkataritza Festa antolatu da Beterri-Buruntzako 5 udalerrietan, tartean Usurbilen, ostiralerako (irailak 20). Tokiko merkataritza eta herri biziak sustatzea izango du helburu. Gaur aurkeztu dute ekimena eskualdeko udal eta merkatari zein ostalarien elkarteetako ordezkariek.

Erosketak herrian bertan egiteak duen garrantziaz eta Beterri-Buruntzako tokiko merkataritzak bizi duen egoera kezkagarriaz ohartarazteko merkataritza festa antolatu dute ostiralerako (irailak 20) bost udalerriek; Andoainek, Astigarragak, Hernanik, Lasarte-Oriak eta Usurbilek. Helburu argi batekin; udalerriotan bizi garenontzat erosketak egiteko herria bizileku dugun bera izatea sustatzeko, eta horrek duen garrantziaz jabetzeko. “Helburua, erosketak bertako dendetan egitea zein garrantzitsua den jendea sentsibilizatzea eta dendei esker herrian garatzen den bizitza erakustea da". Bost udalerriok elkarlan honetara batu dira. Ostiralean herri bakoitzak bere aldarrikapen festa propioa antolatuko du, udalerri bakoitzak bere herri izenarekin egokituko duen “nire aukera, Beterri-Buruntza!” lelo orokorrarenpean. “Jendea jai honetaz gozatu eta ea zer honako herri eredu nahi dugun gogoeta egitera” animatu dute hilaren 20an, asteartean ekimen hau aurkezteko Astigarragan bildu ziren eskualdeko bost herrietako udal eta merkatarien elkarteetako ordezkariek.

Agerraldiak emandakoaren berri zehatzago ondoko bideoan duzue.