13 langabetu gehiago abuztuan

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 18a, 10:28

Gorantz langabetu kopurua abuztuan Usurbilen. Uztailean 216 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 13 gehiago abuztuan.

Gorakada nabariena emakumezkoen artean eman da. Uztailetik abuztura, 96tik 98ra igo da gizonezko langabetuen kopurua, emakumezkoena aldiz, 120tik 131ra. Buruntzaldeko udalerri guztietan ere gorantz lanik gabeko herritarren kopurua; 3.000ko muga gainditu du (2.934 uztailean, 3.004 abuztuan) eta Gipuzkoan 30.000koa (uztailean 29.315, abuztuan 30.082).

Langabetu kopurua igo eta kontratazioa murriztu da. Uztailean 482 kontratu erregistratu ziren Usurbilen, 319 abuztuan. Ohi bezala, ia denak, 296, aldi baterako. 169 gizonezko kontratatu ziren, emakumezko dezente gutxiago, 150.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko abuztua
Usurbil: 229.     Buruntzaldea: 3.004.    Gipuzkoa: 30.082.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 98.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 30.
45 urtetik gora: 59.
 

Emakumezkoak: 131.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 58.
45 urtetik gora: 68. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 39.
Eraikuntza: 22.
Zerbitzuak: 148.
Aurretik lanik gabe: 13. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 630.
Astigarraga: 250.
Hernani: 850.
Lasarte-Oria: 799.
Urnieta: 246.
Usurbil: 229.
Guztira: 3.004. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.082.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 319.
Aldi baterakoak: 296  (156 gizonezko, 140 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 199.
Sexuaren arabera: 169 lan kontratu gizonezkoenak, 150 emakumezkoenak.

Erlazionatuak

216 langabetu uztailean

Noaua Aldizkaria 2019 abu 27 Usurbil