2019/10/25 20:00/22:30

Kontzertua

Joseba Tapiaren zuzeneko diskoaren grabaketa: bi kontzertu

Joseba Tapiaren zuzeneko diskoaren grabaketa: bi kontzertu
Sutegiko auditorioa, Usurbil

Ordua: 20:00/22:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren, talde berria sortu du Joseba Tapiak. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, emaitza zuzenean eskaini eta grabatuko dute. Hamar musikari oholtza gainean: Trikitixa, Tronpeta, Saxoa, Tronboia, Pianoa, Baxu elektrikoa, Jazpana, eta koruak. Kantua, dantza eta umore ironikoa: abere gabeko kabalkada bat!! Tradizioa eta traizioa ikuskizun berdinean. Elektrikoa, eklektikoa eta heretikoa izango da antolatuko duten festa. Euskaraz bakarrik ondo ulertuko omen da".
Oharra: bi kontzertu eskainiko ditu Joseba Tapiak eta bere taldeak. 20:00etan lehenengoa, bigarrena 22:30etan.
Sarrerak: 10 eurotan aldez aurretik, Bordatxon, Txirristran, Lizardin edota NOAUA!n eskuragarri. Bestela, egun berean 13 eurotan eskuragarri Sutegin.
Argazkia: Kepa Gonzalez.