Eskubaloia, futbola eta errebotea asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 28a, 08:15

Izerdi patsetan datorkigu asteburu hau ere. Larunbatean futbol eta eskubaloi partidekin, Haranen eta Oiardo Kiroldegian hurrenez hurren. Kiroldegia aipatuta ez ahaztu, denboraldi berrira begira antolaturiko ikastaroetan izena eman dezakezuela. Eta igandean, 56. Endika Abril Errebote Txapelketako neurketa iragarria dago Zubietan.

Baigorriko Zaharrer Segi taldearekin lehiatuko dira zubietarrak. Irailaren 8an jokatzekoa izan baina euriagatik bertan behera utzi zuten neurketa da hain zuzen, irailaren 29an errebote plazan izango dena. Gogoan izan, berez, asteburu honetarako zeudela iragarriak 56. Endika Abril Txapelketa honetako finalerdiak eta urriaren 6an finala Villabonan. Argi denez, azken fasea atzeratu egingo dute. 

Hemen asteburu honi begirako kirol agenda:

56. ENDIKA ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA
Irailak 29, igandea
10:30 Zubieta-Zaharrer Segi (Baigorri) Zubietako errebote plazan.
Oharra: irailaren 8ko lehen jardunaldi egunean bertan behera geratutako 56. Endika Abril Errebote Txapelketako jardunaldia da irailaren 29an Zubietan jokatuko dena.

FUTBOLA HARANEN
Irailak 28, larunbata
16:00 Jubenilak: Usurbil F.T.-Orioko

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Irailak 28, larunbata
16:00 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Indupime Basauri
17:45 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Indupime Basauri
19:30 Senior neskak: Urbil-Usurbil K.E.-Bera Bera

OIARDO KIROLDEGIKO IKASTAROAK
Helduentzako spinning, pilates, 3. adina, zunba, total training, jumpfit, bizkar osasuna, hipopresiboak, yoga-mindfullness, mantenu gimnasia, eskalada. Uretako jardueretan, ur entrenamendu gidatua, matropilates, aquagym, aquazumba, igeriketako saioak (hastapena, hobekuntza eta entrenamendua). Haurrentzako zumba, eskalada, jumping, ur jarduera ezberdinekin batera.

Eskaintza zabala prestatu du Oiardo Kiroldegiak kirol urte berrirako. Informazio gehiago: 943 37 24 98 / kirola@usurbil.eus