Aginagako jaiak, Joseba Tapia eta Liburutegiaren Astea, urriko kultur agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 1a, 08:25

Hitzordu ugariz osaturiko kultur agenda osatu du Usurbilgo Udalak estreinatu berri dugun hilabete honetarako. Ohi bezala, Aginagako jaiek abiaraziko dute asteorako iragarriak dauden hitzordu sorta.

San Praixku Eguna, oilasko biltzaileena, "Gora Herria Eguna", haurrena eta amaitzeko Gaupasa Eguna... Bizi asko datoz aurtengo Aginagako jaiak ere. Urriaren 3tik 12ra ospatuko diren San Praixkuek emango diote hasiera, urrirako iragarriak dauden kultur hitzorduei, Usurbilgo Udalak kaleratu berri duen hilabete honetako agendan irakurri ahalko duzuenez.

Festok igarota, ospakizun gehiago izango dira hilabeteko bigarren hamabostaldian. Urriaren 24an egun seinalatua izango du Sutegik; Liburutegien Eguna izango baita. Ospakizun honen bueltan, ekintza astea antolatu dute; "Tximeletak airera" saioarekin, Ugaitz Agirre usurbildarraren "Tximeletak bizkarrean" eleberria ardatz izango duen Euskarazko 14. Irakurketa Topaketarekin, Idoia Torregarairen umore saioarekin eta "Abezedario titirijaio" emanaldiarekin. 

Ospakizunen artean, Joseba Tapiaren diskoaren zuzeneko grabaketaz gozatzeko aukera izango da Sutegin. Sarrerak jada salgai dituzue 10 eurotan aldez aurretik, Bordatxon, Txirristran, Lizardin edota NOAUA!n eskuragarri. Bestela, egun berean 13 eurotan eskuragarri izango dira Sutegin. 

Kantu-jira eta Harria Hitz ibilbide gidatuaren edizio berriak izango ditugu. Mintzalagun egitasmoa jendaurrean aurkeztuko dute... Hitzordu guztiok eta gehiago, urriko Udalaren kultur agendan: