#A10 hauteskundeak

#A10 Hauteskunde kanpainarako baliatu ahalko diren guneen zerrenda argitaratu du GAO-k

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 9a, 09:19

Donostiako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak, oraingoan astebeteko iraupena izango duen azaroaren 10eko hauteskunde kanpainarako baliatuko ahalko diren egoitza edo gune publikoen zerrenda argitaratu du.

Azaroaren 10erako deituak dauden Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeen prestaketa lanek aurrerabidean segitzen dute. Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko bozketa egunaren errepikapena izanik- dakizuenez apirilaren 28ko deialdiko emaitzen ondotik ez baitute gobernua osatu- oraingoan, ohi bezala bi astekoa ez, astebetekoa iraupena izango du kanpainak; urriaren 31tik azaroaren 8ra artekoa.

Epe horretan herritarren bozka eskatzeko alderdi politikoek egin ahalko dituzten ekitaldien "lokal ofizialak eta leku publikoak" zehazten dituen zerrenda argitaratu du Donostiako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak, asteazken honetako, urriaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO). Usurbilen egoitza hauek baliatu ahalko dituzte alderdiek, kanpainako ekitaldietarako: Sutegi an­tzo­kia (Irazu kalea, 14); udal lokala (Santuenea auzoa); udal lokala (Aginaga auzoa); Po­txo­enea kultur etxe­a (Irazu kalea, 4); Ar­tza­bal egoi­tza (Puntapax, 8). Baita kaleko guneok ere: herriko frontoia (Kaxkoa); Aginagako frontoia (Aginaga); Zubietako frontoia (Zubieta); eta Askatasuna plaza (Kaxkoa).

Mahaikideen zozketa
Bestalde, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen behin-behineko zerrenda argitaratu zuen Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkari­tzak irailaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira. Mahaikideen zozketa, Usurbilgo Udalak urriaren 17rako deituko duen ezohiko osoko bilkuran egingo da. Bi egun lehenago, hilaren 15ean argitaratuko dira hauteskundeotarako hautagaien zerrendak.

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

1

1

 

B

JZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA NUM: 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)



Posta bidez bozkatzea eskatzeko epea zabalik
Correoseko bulegoan bideratu ahalko duzue eskaera urriaren 31ra arte. Eskaera bideratzeko zuen burua identifikatzeko dokumenturen bat aurkeztu beharko duzue; nortasun agiria, pasaportea, gidabaimena... Posta bidez bozkatu nahi duen herritarrak berak joan behar du eskaera egitera, gaixo ez bada behintzat. Kasu honetan, eta beharrezko baimendutako ziurtagiriarekin bere izenean beste pertsona batek egin ahalko du eskaera. 

#A10 Hauteskundeak
-Urriak 15: hautagaien zerrendak argitaratuko dira.
-Urriak 17: hauteslekuetako mahaiak osatzeko (lehendakaria, bokalak eta ordezkoak hautatzeko) zozketa, Udalak deituko duen ezohiko osoko bilkuran.
-Urriak 28-azaroak 3: posta bidezko bozka jasotzeko epea.
-Urriak 31: posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna Correoseko bulegoan.
-Azaroak 1-8: hauteskunde kanpaina.
-Azaroak 6: posta bidez bozkatzeko azken eguna.
-Azaroak 10: Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeak.
-Abenduak 5: Espainiako Gorteen osaera.