Erreus bilketa zerbitzua igandean

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 18a, 08:22

Birziklaezina den hondakin zatia biltzeko bi astean behin Usurbilgo Udalak eskaintzen duen zerbitzua igande honetan egokituko da, urriaren 20an. 

Dakizuenez hamabost egunean behin, bi igandean behin biltzen dute birziklaezina den hondakin zatia, erreusa, Usurbilgo udal langileek. Urtero NOAUA!ko egutegian zehazten dugu zeintzuk diren erreusa biltzeko egunak. Ekaina amaieran oker adierazitako akats baten eraginez, abendu amaierara arte egutegian seinalatuak dauden erreusa biltzeko egunak ere oker adieraziak daude.

Ekainaren 21eko NOAUA! aldizkariarekin batera, txartel bat banatu genuen. Bertan zuzen adierazia dago, abendura arte ze igandeetan bilduko den erreusa. Astero aldizkarian gogorarazten dugu eta urte amaierara arte, ze igandeetan bilduko den erreusa ohartarazten segiko dugu. Hurrengo bilketa zerbitzu eguna urrian: igande honetan, urriaren 20an.

Barka eragozpenak.