#A10 Hauteskundeei begirako EHBilduren bilera 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 24a, 09:05

Azaroaren 1etik 8ra luzatuko den kanpaina prestatzeko lehen bilera deitu du Usurbilgo EHBilduk gaur arratsaldeko 19:00etan Potxoenean.

Azaroaren 10eko Espainiako Gorteak berritzeko hauteskunde egunaren aurretik izango den hauteskunde kanpaina prestatzeko bilera deitu du Usurbilgo EHBilduk ostegun honetarako (urriak 24), 19:00etan Potxoenean. Bertaratzeko deia egin dute koaliziotik.

"Ate joka ditugu #A10 eko hauteskundeak eta bihar izango dugu lehen bilera kanpaina prestatzeko. 19:00tan Potxoenean elkartuko gara. Animatu etortzera, denok jarri dezakegu gure aletxoa hauteskunde garrantzitsu hauetan! #Baietz". 

Gogoan izan, berezitasun nabarmen bat izango duela datorren kanpainak. Apirilaren 28an eginiko hauteskundeen errepikapena izanik, oraingoak astebeteko iraupena izango du eta ez ohi bezala, 15 egunekoa; azaroaren 1etik 8ra luzatuko da honenbestez, datozen hauteskundeei lotutako kanpaina. 

HAUTESKUNDEETARAKO HURRENGO DEIALDIAK
-Urriak 28-azaroak 3: posta bidezko bozka jasotzeko epea.
-Urriak 31: posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna Correoseko bulegoan.
-Azaroak 1-8: hauteskunde kanpaina.
-Azaroak 8: posta bidez bozkatzeko azken eguna 14:00ak arte.
-Azaroak 10: Espainiako Gorteak, Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeak.
-Abenduak 5: Espainiako Gorteen osaera.