2019/11/30 12:00-21:00

Ikuskizuna

Euskararen Egunari lotutako ekintzak

Euskararen Egunari lotutako ekintzak
Usurbilen eta Aginagan, Usurbil

12:00etatik aurrera Usurbilgo frontoian egun osoz, euskaltzaleen sarean NOAUA! bidez jaso dituzuen bizipen eta desioak zintzilikatzeko aukera. Zuen ekarpenak egunotan utzi ditzakezue udaletxean, Potxoenean, liburutegian, Kiroldegian…
Antolatzailea: Euskaraldiko taldea.

12:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. Desio eta bizipenen sarea hornitzeko herriko gune desberdinetan jarritako kaxak biltzera abituko dira kantuan.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

18:00 Demode Quartet: "Epa txiki" haurrentzako ikuskizuna Aginagako Eliza Zaharrean. 
Zehaztasunak: "«Epa Txiki!» 50 minutuko ikuskizun musikala da, koreografia dibertigarriz, umorez eta betiko klasiko euskaldunen bertsioz jositakoa, eta haurrei zuzentzen zaie, baina zenbait lagun-keinu egiten dizkie handienei".
Sarrera: doan.
Antolatzaileak: Euskaraldiko taldea eta Antxomolantxa Elkartea.

19:30 Herriko artixten emanaldia Askatasuna plazan.
Zehaztasunak: "Herriko artixtek “Usurbil” gaia ardatz hartuta, emanaldi bikaina eskainiko dute: antzerkia, dantza, musika, olerkiak...".
Antolatzaileak: Herriko artixtak eta Euskaraldiko taldea.