Artisautzaren egun handia, Aitzaga Elkartearen azokak plaza giroa gogotik bizitu du

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 1a, 13:53

Artisautzaren plaza izan dugu gaurkoa Usurbil. Hogeitalaugarrenez, erosketak eta herri giroa gogotik suspertu duen azoka antolatu du Aitzaga Elkarteak.

Artisau festak eskuz eginiko denetariko hamarnaka postu aurkitu ditugu frontoian. Pilotalekua osorik hartu dute, bitxiak, gozogintza, ukendu, jostailu, margolan eta abarrez hornitu dute.

Etxekoak aurkitu ditugu frontoian barrena egin dugun osteratxoan. Gaztaingileak, plaza sarreran, frontoian jo eta su hamaiketako ederra dastatzeko jende Dilara asetzeko adina talo prestatzen beste herritar talde bat. Postuen artean, Zorione Mendezen postua bere marrazkidun koadro, koaderno eta kamisetekin.

Bere postutik gertu, Ibai Arrietak Orgeldi D.T.-koei ateratako argazkiekin hornituriko dantza taldekoen 2020ko egutegiak barra-barra saltzen. Eta herriko ordezkaritzari begira, eguneko ezustekoa; jakinmina piztu duen Jurgi Fuentes herritar eta Bota Punttuba bertso eskolako kidearen postua; aspalditik osatzen ari den adarren bildumarekin. Batzuk erositakoak, besteak berak landutakoak. 

Azoka giro ezinhobea bizi izan da frontoi inguruan, eguerdian sartu ahala bisitariz bete da pilotaleku buelta. Aitzaga Elkarteak antolaturiko azoka 24. ediziora heldu da. 2020koa borobila izango da, 25. azoka.