Eskubaloia, futbola eta Behobia-Donostia, usurbildarren asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 8a, 08:01

Jardunaldi berri baten atarian dira herriko kirol taldeak. Eskubaloi eta futbol partidak iragarri dira asteburu honetan ere, Oiardo Kiroldegian eta Haranen hurrenez hurren. Asteburuko kirol agendan beste hitzordu seinalatu bat usurbildar bat baino gehiagorentzat; Behobia-Donostia lasterketa. Zerbitzu bereziak iragarri ditu Euskotrenek.

FUTBOLA HARANEN
Azaroak 9, larunbata
9:30 
Infantil mutilak: Udarregi Usurbil F.T. A-Ostadar SKT B
11:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Añorga KKE

Azaroak 10, igandea
11:30 
Futbol Eskola (2009): Usurbil-Beti ONa

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Azaroak 9, larunbata
Eskola Kirola
10:30 
Infantil neskak (Gipuzkoako Txapelketa): Udarregi B Usurbil-Bideosoa Bidasoa Irun
12:00 Infantil mutilak (Gipuzkoako Txapelketa): Udarregi A Usurbil-Urnieta Ñam Restaurantes

Usurbil K.E.
16:45 
Kadete mutilak (Gipuzkoako Txapelketa): Usurbil K.E.-Leizaran Imatel Telecomunicaciones
18:30 Jubenil neskak (Gipuzkoako Txapelketa): Usurbil K.E.-Leizaran Lanbroa Taberna

Azaroak 10, igandea
11:30 
Alebin mutilak, errendimendua: Usurbil K.E.-Egia Eskubaloia

Eskubaloikoen errifa zozketa
Usurbil Kirol Elkarteak berriki eginiko errifa zozketak irabazlea badu. Marije arropa dendan xahutzeko 50 euroko saria irabazi du Ioritz Karrerak.

BEHOBIA DONOSTIA
100 urte bete dira aurten lehen Behobia Donostia ospatu zenetik. Azaroaren 10ean ospatuko den hitzorduan usurbildar batek baino gehiagok izena emana du. Hara joateko tren zerbitzu bereziak antolatu dira. Usurbilen 8:05ean, 9:24an igaroko dira tren zerbitzuok. Gogoan izan, 9:45ean irtengo dira gurpildun aulkietako parte hartzaileak, 9:50ean patinatzaileak eta 10:15ean oinezko lasterkariak. Bulebarrean amaituko da 20 kilometroko lasterketa. 35.000 lagunek eman dute izena. Informazio gehiago: behobia-sansebastian.com
 
BAZTANGO ITZULIAREN  3. ETAPA
Eguna: azaroak 17, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 
7:00etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.
Ibilbidea: Aldudes, Berderitz, Auza eta Izpegi lotuko dituen 14 kilometroko ibilbidea.
Izen ematea: azaroaren 13a baino lehen eman beharko da. Horretarako 10 euroko ordainketa egin Andatzakoen kontu zenbakiotako batean:
3008 0259 1630 0543 0321 (Rural Kutxa) / 2095 5069 0710 6848 9805 (Kutxabank).
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Ibilbidean zehar egingo den otordurako bazkaria norberak eraman beharko du.
-Andatza M.K.K.-ren irteeretan parte hartzeko mendiko federatua eta aseguru txartela indarrean izatea ezinbestekoa izango da. Nahi duenari tramitazioa mendi taldetik egingo zaio.
Informazio gehiago: andatza.com / andatza@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.