Beterri Saretuz jardunaldia

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 8a, 11:35

Beterri Saretuz jardunaldiaren aterpe izan zen atzo Hernaniko Orona-Ideon. Parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema bat sortu nahi da Beterri-Buruntza eskualdean. 

 

 

 

Beterri Saretuz ekimena aitzindaria izango da herrialdean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du. "Enpresen esperientziak ezagutzeaz gain, jardunaldian eragileen ekarpen ugari jaso ditugu, eta informazio hori guztia baliatuko dugu aurrera begira datozen jardunaldi eta hausnarketa prozesuen bidez parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema sortzen jarraitzeko", antolatzaileek aditzera eman dutenez.

Atzoko ekitaldian Beterri-Buruntza Udaletako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan ziren, baita eskualdeko lanbide heziketako kideak, enpresak eta ekintzaileak ere.

Argazkien egilea: Bira Produkzioak.