#A10 hauteskundeak

#A10 Ezustekorik gabe, ohiko martxan doa eguna hauteslekuetan

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 10a, 13:08

9:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, bozkatzeko 20:00ak arte tartea duzue, zuen auzo edo herriko hauteslekuan. Egunean zehar parte hartze datuen berri ematen joango gara. Iluntzeko 20:00etatik aurrera Usurbilgo emaitzen berri web gune honetan bertan izango duzue.

Aldaketarik ez bada egunean zehar Espainiako Gobernuak bitan emango ditu parte hartze datuak; 14:30ak aldera lehen aldiz, eta bigarren parte hartze datua arratsaldeko 18:30ak inguruan. 20:00ak arte egun osoz izango dira zabalik hauteslekuak. 20:00etan hauteslekuak itxi bezain laster hasiko da bozken zenbaketa, eta emaitzak ezagutzen joango gara. 

Ordura arte, aipatu moduan hauteslekuak zabalik izango dira. Ez da izan inolako aparteko arazorik goiz partean. Ohiko martxan doa bozketa eguna hauteslekuetan.

72 mahaikide
Guztira 72 lagun hautatu ziren, urriaren 17ko udalbatzaren ezohiko osoko bilkuran egin zuten zozketan azaroaren 10eko hauteskundeetako hauteslekuetan lan egiteko; zortzi lehendakari eta 16 bokal, eta haietako bakoitzaren bi ordezko. Azkenean 24 lagun izango dira lan egin beharko dutenak igande honetan, azaroaren 10ean. Herritarren botoak bildu beharko dituzte 20:00ak arte. 20:00etatik aurrera zenbaketa lanak bideratu beharko dituzte.

9 hautesleku
4.707 herritar daude deituak gaurko bozketa egun honetara. Guztira 9 hauteskunde mahai osatuko dira gaur: haietako hiru Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan, mahai bana Santuenea Auzo Elkarteko egoitzan eta Aginagako eskolan, eta beste bi Zubietan.

Zubietan bi mahai eratu dira, dakizuenez, Usurbil eta Donostia aldeko lurretan bizi diren herritarrentzako, mahai bana. Usurbil aldean bizi diren zubietarrek Lanbide Eskolan bozkatu beharko dute, eskola publikoan aldiz Donostia aldean bizi direnek. 

Udalerria

 

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

 

Hauteslekuaren Helbidea

USURBIL

1

1

 

A

AI

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

1

1

 

B

JZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

USURBIL

1

2

1

A

AZ

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA NUM: 12 (URDAIAGA)

USURBIL

1

2

2

B

AZ

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA  7 (AGINAGA)

USURBIL

1

3

1

A

AI

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

1

B

JZ

HAUR ESKOLA

KALEZAR 

USURBIL

1

3

2

C

AZ

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA 9

USURBIL

1

4

 

U

AZ

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA  11

DONOSTIA

6

12

2

B

AZ

ZUBIETA IKASTETXE PUBLIKOA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)