Autohornikuntza izan dute hizpide zenbait herritarrek

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 9a, 10:07

Herritar talde batek hizpide izan du Potxoenean autohornikuntza. Gaiaren zentroan, erraustegia eta jada ikusgai bihurtu diren ondorioak eta etorkizunean sortuko diren arazoak. 

Kaleratu berri duten ikerketaren datuak mahai gainean hartuta, konformatzerik ez dagoela, horixe azpimarratu dute herritarrek. Herrien arteko kutsadura konparaketa eginda gureari pisua kentzea ez dela inola ere bidea azpimarratu dute, eta konponbideak bilatzeko garaia dela argi dute. “Jardunaldion helburua ez da soilik eztabaida piztea”, gaineratu dutenez, Usurbilen energia eta elikadura subirautzaren arloetan, edota hondakin zein mugikortasunaren eremuetan lan egingo luketen “lan taldeak sortzea baizik, beste eredu bat bultzatzeko”. 

Eredu berrien bilaketa eta mundu mailan kezka sortu duen klima aldaketaren jatorri nagusia kutsadura izanik, gizartean sortzen ari den eredua auzitan jarri dute. Erraustegiaren bidea ez da inola ere, ez orainaldiko, ez etorkizuneko eredu. Kutsadurari aurre egiteko lan talde tinkoak sortzeko beharra ukaezina da, eta denbora pixkanaka amaituz doa.