[Kulturaldia] Izaki Gardenak zuzeneko kontzertuan gaur, sarrerak 18:30etatik aurrera Sutegin salgai

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 10a, 08:40

NOAUA!ren Kulturaldiko lehen asteburua borobiltzeko, Izaki Gardenak taldekoak kontzertuan ikusi eta entzuteko aukera ederra gaur 19:00etan Sutegin. Sarrerak kultur etxean jarriko dugun mahaian eskuratu ahalko dituzue, 18:30etatik aurrera.

Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako "Itsasargiak" disko laburrean agertu zirenak.


2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ziren, "Amaieratik hasi" haien aurreneko lan luzea grabatzeko Victor Sanchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen disko hau. 2015eko udan "Aurri gara" grabatu zuten, hau ere Victor Sanchezekin Elkar estudioetan. Disko honek kritika bikainak jaso zituen, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko americana/folk disko onena izendatu zuelarik. Kontzertu bira zabal baten ondoren atseden hartu zuten 2017ko martxoan. Urte eta erdiren ondoren taldea bueltan da. "Dena oskol" izeneko disko berria 2018ko azaroan argitaratu zen eta 2019 urtean zehar zuzeneko aurkezpenean buru-belarri ari dira.

NOAUA!ren KULTURALDIA

Azaroak 10, igandea
19:00 Izaki Gardenak taldearen kontzertua Sutegin.
Sarrera: 10€ (aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.  
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 12, asteartea
19:30 Huntza taldeko abeslari Josune Arakistainekin solasaldia Sutegin.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 15, ostirala
19:30 Ugaitz Agirreren poesia errezitaldia Sutegin.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 16, larunbata
20:00 “Tabernaria”, Mikel Martinezen bakarrizketa saioa Sutegin.
Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 2€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. 
Antolatzailea: NOAUA! K.E.


Azaroak 17, igandea
19:30 “Agur Etxebeste” filmaren proiekzioa Sutegin.
Sarrera: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.