Italia, Nikaragua, Sahara, Extremadura, Nigeria, Catalunya, Mauritania, Galiza... Munduko herrien herria dugu Usurbil, gaur iluntzean ospatu den Mundualdian argi ikusi den moduan. Sorterri ezberdinetako herritarrek osatzen dute Usurbil. Sorterri guztion, herritarren arteko ezagutzan sakontzeko, gastronomia bezalakorik ez da zubi-lana egiteko.
Sorterri ezberdinetako herritarrek haien burua, herria aurkeztu digute, jaki tipikoak mimo handiz sukaldatuz eta herritarron eskura jarriz. Gastronomiak hartuemanetan jarri du sorterrien Usurbil, baita hartuemanak sendotu ere. Jaki gozoen dastaketak, hizketa, goxotasuna, hartuemana eta hurbiltasuna ahalbideratu baitu.