#A10 hauteskundeak

#A10 Usurbildarren %40,37ak bozkatu du 14:00etarako

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 10a, 14:27

Arratsaldeko 14:00etarako usurbildarren %40,37ak bozkatu du Espainiako Gorteak berritzeko hauteskunde egun honetan. Apirilaren 28ko deialdiarekin alderatuta, 3,29 puntu egin du behera parte hartzeak. Hurrengo datuak arratsaldeko 18:00etatik aurrera emango dituzte ezagutzera.

Plazaratu dute arratsaldeko 14:00ak arteko parte hartze datua. Usurbildarren  %40,37ak bozkatu du, goizeko hauteslekuak ireki dituzten unetik, lehen bost orduetan. Guztira 1.900 bozka bildu dira, Udarregi Ikastolan, Haur Eskolan, Zubietako Lanbide Eskolan, Santuenea Auzo Elkartean eta Aginagako herri ikastetxean egokitu diren zortzi hauteslekuetan.

"Hautesleen % 100a biltzen duen mahaien % 100ari dagokion partaidetza" datua dugu honakoa, honenbestez 14:00etako behin betiko parte hartze datua. Apirilaren 28an ospatu ziren Espainiako Gorteetako hauteskundeetan, ordu honen bueltan erregistraturiko parte hartzea %43,66koa izan zen. Deialdi hartako ehunekoarekin alderatuta, igande honetako bozketetan parte hartzeak 3,29 puntu egin du behera. 

Parte hartze altuagoa
Apirilaren 28ko hauteskundeekin alderatuta, parte hartzeak Usurbilen eta orohar behera egin duen arren, igande honetako hauteskundeetan 14:00etan erregistraturiko udalerri mailako ehunekoa Gipuzkoakoa (%39,91) eta Estatukoa (%37,93) baino altuagoa izan da.

Hurrengo parte hartze datua 18:00etan
Arratsaldeko 18:00etan ezagutuko da hurrengo parte hartze datua. Gogoan izan, 20:00ak arte zabalik izango direla hauteslekuak. 20:00etan botoa emateko guneok itxi eta hasiko dute zenbaketa. 

Usurbil Espainiako Diputatuen Kongresuan Gipuzkoak izango dituen sei ordezkariren eta Senatuan izango dituen lau ordezkariren gainean erabakitzen ari da gaur, gainontzeko gipuzkoarrekin batera. 

14:00etako PARTE HARTZE DATUAK
USURBIL

2019/11/10
Errolda: 4.707.
Bildutako bozka kopurua: 1.900.
Parte hartzearen ehunekoa: %40,37.

2019/04/28
Errolda: 4.698.
Bildutako bozka kopurua: 2.051.
Parte hartzearen ehunekoa: %43,66.

GIPUZKOA
2019/11/10
Bildutako bozka kopurua: 222.111.
Parte hartzearen ehunekoa: %39,91.

2019/04/28
Bildutako bozka kopurua: 238.089.
Parte hartzearen ehunekoa: %42,81.

ESTATUA
2019/11/10
Bildutako bozka kopurua: 13.225.579.
Parte hartzearen ehunekoa: %37,93.

2019/04/28
Bildutako bozka kopurua: 14.437.177.
Parte hartzearen ehunekoa: %41,49.