#A10 hauteskundeak

#A10 %57,62ko parte hartzea 18:00etan, #A28an baino 1,98 puntu baxuagoa

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 10a, 18:54

Apirilaren 28ko parte hartze datuetara hurbiltzen goaz Usurbilen. 18:00etako azken datuen arabera, 14:00etako 3,29 puntutik 1,98ra murriztu da, apirilaren 28ko hauteskundeetatik gaur parte hartzean izan den beherakada. 

Arratsaldeko 18:00etan Espainiako Gorteak berritzeko igande honetako hauteskundeen errepikapenera deituak zeuden usurbildarren %57,62ak bozka emana zuen herriko 8 hauteslekuetan; 4.707 lagunetik 2.712 herritarrek. Apirilaren 28an ordu honen bueltan bozka emana zuen herritarren kopurua baino  1,98 puntu txikiagoa izan da.

Halere, 14:00etako parte hartze datuak hobetu dituzte 18:00etakoek. 14:00etan gaurko eta apirilaren 28ko hauteskundeetako parte hartze ehunekoen artean zegoen aldea nabarmen handiagoa zen, 3,29 puntukoa. Usurbilgo parte hartze datua, Gipuzkoaren (%56,81) edota Estatuko (%56,86) bataz bestekoaren gainetik dago ordu honetan ere.

Emaitzak 20:00etatik aurrera
Hauteskunde egun honetako bi parte hartze datuak ezagututa, hurrengo hitzordua 20:00etatik aurrera. Ordu horretan itxiko dituzte hauteslekuak eta ekingo diote botoen zenbaketari. Emaitzen berri atari honetan bertan eta NOAUA!k dituen sare sozialen bidez plazaratuko dugu.

Gogoan izan, Espainiako Diputatuen Kongresuan Gipuzkoak izango dituen sei ordezkariren eta Senatuan izango dituen lau ordezkariren gainean erabakitzen ari dira gaur usurbildarrak, gainontzeko gipuzkoarrekin batera. 

18:00etako PARTE HARTZE DATUAK
USURBIL

2019/11/10
Errolda: 4.707.
Bildutako bozka kopurua: 2.712.
Parte hartzearen ehunekoa: %57,62.

2019/04/28
Errolda: 4.698.
Bildutako bozka kopurua: 2.800.
Parte hartzearen ehunekoa: %59,60.

GIPUZKOA
2019/11/10
Bildutako bozka kopurua: 316.209.
Parte hartzearen ehunekoa: %56,81.

2019/04/28
Bildutako bozka kopurua: 333.915.
Parte hartzearen ehunekoa: %60,03.

ESTATUA
2019/11/10
Bildutako bozka kopurua: 19.824.434.
Parte hartzearen ehunekoa: %56,86.

2019/04/28
Bildutako bozka kopurua: 21.137.842.
Parte hartzearen ehunekoa: %60,74.