#A10 Parte hartzeak ia 6 puntu egin du behera

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 10a, 21:22

Gaurko hauteskundeotan parte hartzera deituak zeuden usurbildarren %69,51ek bozkatu du, apirilaren 28ko aurreko deialdian %75,14koa izan zen parte hartzea. 5,61 puntu hazi da abstentzioa Diputatuen Kongresuko hauteskundeetan, 5,74 Senatukoetan.

Arratsaldeko 18:00etako parte hartze datuak aintzakotzat hartuta, bazirudien abstentzioan ez zela gorabehera handirik izango, apirilaren 28ko azken hauteskundeekin alderatuta. Hauteslekuak itxi osteko bozken zenbaketak bestelako errealitatea azaleratu du ordea. 5,63 puntu egin du behera parte hartzeak Diputatuen Kongresuko udaberriko hauteskundeetatik gaurko bozketa egun honetara.  Apirilaren 28an %75,14eko parte hartzea izan zen. Gaur %69,51ekoa izan da.

Senatuko hauteskundeen emaitzetan ikus dezakegunez ere hazi egin da abstentzioa. Igande honetako bozketetan, %69,36ko parte hartzea erakarri du Senatua eraberritzeko deialdiak. Apirilaren 28an, %75,10ekoa izan zen parte hartzea; 5,74 puntu altuagoa.

20:00etako PARTE HARTZE DATUAK
USURBIL

2019/11/10
Errolda: 4.707.
Kongresua 3.272 (%69,51):
Senatua: 3.265 (%69,36).

2019/04/28
Errolda: 4.698.
Kongresua: %75,14.
Senatua: %75,10.

GIPUZKOA
2019/11/10
Kongresua:  
Senatua: 

2019/04/28
Kongresua: %71,02.
Senatua: %70,32.

ESTATUA
2019/11/10
Kongresua:
Senatua:

2019/04/28
Kongresua: %71,76.
Senatua: %71,32.



18:00etako PARTE HARTZE DATUAK
USURBIL

2019/11/10
Errolda: 4.707.
Bildutako bozka kopurua: 2.712.
Parte hartzearen ehunekoa: %57,62.

2019/04/28
Errolda: 4.698.
Bildutako bozka kopurua: 2.800.
Parte hartzearen ehunekoa: %59,60.

GIPUZKOA
2019/11/10
Bildutako bozka kopurua: 316.209.
Parte hartzearen ehunekoa: %56,81.

2019/04/28
Bildutako bozka kopurua: 333.915.
Parte hartzearen ehunekoa: %60,03.

ESTATUA
2019/11/10
Bildutako bozka kopurua: 19.824.434.
Parte hartzearen ehunekoa: %56,86.

2019/04/28
Bildutako bozka kopurua: 21.137.842.
Parte hartzearen ehunekoa: %60,74.



14:00etako PARTE HARTZE DATUAK
USURBIL

2019/11/10
Errolda: 4.707.
Bildutako bozka kopurua: 1.900.
Parte hartzearen ehunekoa: %40,37.

2019/04/28
Errolda: 4.698.
Bildutako bozka kopurua: 2.051.
Parte hartzearen ehunekoa: %43,66.

GIPUZKOA
2019/11/10
Bildutako bozka kopurua: 222.111.
Parte hartzearen ehunekoa: %39,91.

2019/04/28
Bildutako bozka kopurua: 238.089.
Parte hartzearen ehunekoa: %42,81.

ESTATUA
2019/11/10
Bildutako bozka kopurua: 13.225.579.
Parte hartzearen ehunekoa: %37,93.

2019/04/28
Bildutako bozka kopurua: 14.437.177.
Parte hartzearen ehunekoa: %41,49.