[Kulturaldia] Huntzako abeslari Josune Arakistainekin solasaldia 19:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 12a, 08:56

Huntza izango dugu NOAUA!ren Kulturaldiko hurrengo gonbidatua. Taldeko abeslari Josune Arakistain datorkigu asteartean, azaroaren 12an 19:30etan Sutegira, solasean aritu eta abestera.

Inguruokin loturarik badu taldeak. Duela bi negu kontzertua eskaini zuten Usurbilgo plazan. Eta 2018an sortu zuten abestietako baten "Lasai, lasai" izenekoaren bideoklipa Zubietako hipodromoan grabatu zuten.

Orain, NOAUA!ren Kulturaldiaren eskutik, Huntza talde ezaguneko abeslari Josune Arakistain datorkigu asteartean, azaroaren 12an 19:30etan Sutegira. "Lasturkoa da Josune Arakistain Salas, trikitilari eta ahotsa. Ibilbide oparoa izan du trikitixaren munduan, 2013 eta 2014ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketak irabazteaz gain, plazarik plaza ibili izan baita urte askotan", huntza.eus atarian irakurri ahal izan dugunez.

Idoia Torregaraik bideratuko duen elkarrizketan, bere nahiz Huntza taldearen ibilbideaz ariko zaigu. Taldeak izan duen arrakastaren gakoez. Euskarak bere bizitzan duen garrantziaz. Abestera ere animatuko zaigu, eta ikus-entzuleon galderak erantzuteko tartea ere izango da. "Tertulia honetan Josune Arakistain abeslaria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Huntza taldearen arrakastarako gakoak, bere musika ibilbideko xehetasunak eta euskarak bere bizitzan eta lanean duen garrantzia ere azalduko dizkigu. Eta noski, kanta batzuk abestera ere gonbidatuko dugu!".

NOAUA!ren KULTURALDIA
Azaroak 12, asteartea
19:30 Huntza taldeko abeslari Josune Arakistainekin solasaldia Sutegin.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 15, ostirala
19:30 Ugaitz Agirreren poesia errezitaldia Sutegin.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 16, larunbata
20:00 “Tabernaria”, Mikel Martinezen bakarrizketa saioa Sutegin.
Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 2€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. 
Antolatzailea: NOAUA! K.E.


Azaroak 17, igandea
19:30 “Agur Etxebeste” filmaren proiekzioa Sutegin.
Sarrera: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.