2019/11/23 9:30

Mobilizazioa

"Xua Gurasoekin Etxera" herri ekimenak deitutako martxa Usurbildik Oriora

"Xua Gurasoekin Etxera" herri ekimenak deitutako martxa Usurbildik Oriora
Usurbilgo Bordatxoko errotondatik, Usurbil

Azaroak 23, larunbata:  
"Xua Gurasoekin Etxera" herri ekimenak deitutako mendi martxa Usurbildik Oriora, Bordatxoko errotondatik abiatuta. Euskal presoen sakabanaketaren aurkako bosgarren Dispertsioff ekimenaren abiapuntua izango da martxa hau:
9:30 Oinez joango direnak.
10:30 Korrika joango direnak.
11:00 Txirrindaz joango direnak.

11:30 
Usurbildik abiatutako guztien elkartzea Orioko San Martinen, autopistaren sarrerako errotonda inguruan. Handik Orioko hondartzarantz.
12:00 Usurbildik abiaturiko mendi martxari ongi etorria: oriotarrekin bat egitea hondartza ondoko autopistako zubi azpian. Oriotarrek hartuko dute lekukoa. Handik Orioko ikastolarantz.
Ondoren, ekitaldia ikastola pareko plazan.
14:30 Herri bazkaria Gaztetxean: babarrun jana musikaz girotua. Aukera beganoa ere izango da. Txartelak Gabonen, Aterpen eta K2n salgai. Prezioak: 20 eurotan bazkaria, haurrena 5 eurotan. Bazkaria eta kontzerturako sarrerak 25 eurotan eta kontzerturako soilik 8 eurotan.
20:30 Orioko Gaztetxean: Arrotzak, Kazkezur, Hartz, Rodeo eta Tropical Ice Land. Anartz, Mkol eta Arizonako Billy djak goizaldera arte.

Informazio gehiagorako helbide honetara idatzi: xuagurasoekinetxera@gmail.com