2019/11/20 19:00

Deialdia

Arropa eskaerak bideratzeko Irisasi BTT-koen deialdia

Arropa eskaerak bideratzeko Irisasi BTT-koen deialdia
Usurbilgo DYAren Munalurrako egoitza, Usurbil

Ordua: 19:00.
Tokia: Usurbilgo DYAren Munalurrako egoitza. 
Zehaztasunak: "Dakizuenez zabalik dago kirolprobak.com atarian, urtarrilaren 26an ospatuko den Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probarako izen ematea. Adi, izena ematen duten lehen 500 partaideei txaleko bat oparituko die antolakuntzak. "gainera, neurria aukeratu ahal izango dute". Horretarako, nahi duenak azaroaren 20an arratsaldeko 19:00etan DYAko lokalera gerturatu dadila, Irisasikoek ekipazio eskaera egingo dute. Arropa eskaerari lotutako oharrok kaleratu ditu antolakuntzak, izen ematerakoan kontuan hartzekoak:

1.Mailotaren neurria ondo begiratu. Ez da aldatzeko aukerarik izango. 
2.Kulotea eskatu nahi izanez gero, kontuan hartuko dugu gizonezko edo emakumezko gisa eman duzun izena eta horren arabera eskatuko zaizu modeloa. Ez da aldatzeko aukerarik izango.
3.Mailotaren neurria eta kulotearena ezberdinak baldin badira, email bidez irisasibtt@gmail.comhelbidean jakinarazi.


Deitzailea: Irisasi BTT.