2019/11/21 17:00

Hitzaldia

Hitzaldia: "Familiak ere jendarte parekide baterantz"

Hitzaldia: "Familiak ere jendarte parekide baterantz"
Udarregi Ikastolako eraikin gorria, Usurbil

Ordua: 17:00.
Tokia: Udarregi Ikastolako eraikin gorria.
Zehaztasunak: "Jendarte parekide bat erdiesteko, lehenik eta behin kontzientzia hartu behar dugu gaur egungo jendarte ereduak genero eta sexualitate anitzen errealitateak non kokatzen dituen. Hezkuntzatik ere badaukagu zer egin, berdinen arteko jendarte baterantz. Familiak ere hezkuntza eragile bat izanik, badaukate honetan zer esanik eta eginik. Familiak, haur eta nerabeen hezkuntza parekide baterantz jarri daitezke. Horretaz eta gehiagotaz solastu gaitezke hitzaldi honetan".
Antolatzaileak: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.