50 urte bete dituen Peña Pagola Elkartearen urtemuga festa azaroaren 24an

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 14a, 09:42

Kalezarko elkartea sortu zuten bazkideak omenduko dituzte azaroaren 24an. Saizarren antolatu duten bazkaritarako izena hilaren 17a baino lehen eman beharko da.

51 urte bete dira Peña Pagola Elkartea sortu zenetik eta 50 urte Pilota Federazioan klub bezala onartua eta inskribatua izan zela. "Hau dela eta, azaroaren 24an, Peña Pagola Elkartea sortu zuten bazkideak omenduko ditugu, gure esker ona adieraziz".

Urtemuga honen harira, elkartea sortu zuten bazkideak omenduko dituzte. Bazkide guztien izenean esker ona jasoko duten bazkide sortzaileak hauek  izango dira: Jose Ramon Pagola Garin, Pako Alkorta, Miguel Arrastoa, Jose Antonio Etxeberria, Jose Luis Ibarguren, Jose Luis Lalindez, Jose Makazaga, Angel Matxain (Olarri), Jose Manuel Matxain, Pedro Mari Matxain, Jose Cruz Maiz eta Jesus Olaizola. 

Omenaldi eguna, bazkari batekin borobilduko dute Saizar Sagardotegian. Otordurako izena hilaren 17a baino lehen eman beharko da Peña Pagola Elkartean bertan.

Azaroak 24, igandea
12:00 Omenaldia bazkide sortzaileei Peña Pagola Elkartean. 
Ondoren, hamaiketakoa, bertsolariak, harri-jasotze erakustaldia...
14:30 Saizar Sagardotegian bazkaria. Txartelak eskuragarri Kalezarko elkartearen egoitzan, azaroaren 7tik 17ra; astetartean 19:00-20:00 artean. Larunbat eta igandeetan, 12:00-13:00 artean. Prezioa, 35 euro.
Oharra: izen ematea irekia edonorentzat.

Antolatzailea: Peña Pagola Elkartea.