Erreus bilketa zerbitzua igandean

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 16a, 08:00

Gogoan izan, igandean egokituko dela, hamabostean behin Usurbilgo Udalak eskaintzen duen erreusa biltzeko zerbitzua. Bestalde ez ahaztu, amiantodun hondakinak uzteko zerbitzu berria eskaintzen duela hilabete hasieratik San Marko Mankomunitateak.

Dakizuenez hamabost egunean behin, bi igandean behin biltzen dute birziklaezina den hondakin zatia, erreusa, Usurbilgo udal langileek. Urtero NOAUA!ko egutegian zehazten dugu zeintzuk diren erreusa biltzeko egunak. Ekaina amaieran oker adierazitako akats baten eraginez, abendu amaierara arte egutegian seinalatuak dauden erreusa biltzeko egunak ere oker adieraziak daude.

Ekainaren 21eko NOAUA! aldizkariarekin batera, txartel bat banatu genuen. Bertan zuzen adierazia dago, abendura arte ze igandeetan bilduko den erreusa. Astero aldizkarian gogorarazten dugu eta urte amaierara arte, ze igandeetan bilduko den erreusa ohartarazten segiko dugu. Hurrengo bilketa zerbitzu eguna igande honetan bertan, azaroaren 17an izango da.

Barka eragozpenak.

Amiantodun hondakinen bilketa, Garberako Garbigunean
Hileroko zerbitzu berri bat eskainiko du San Marko Mankomunitateak Donostiako Garbera merkatalgunearen alboan kokatua dagoen Garbigunean, azaroaren 4tik aurrera herritarrentzat; fibrozementuzko hondakinak eta objektuak biltzeko zerbitzua. "Mota horretako materialen kopuru txikiak dituzten herritarrei bilketa zerbitzua eskaintzea da helburua", Usurbilgo Udalaren esanetan.

Materialak aipatu Garbigunean uzteko baldintza batzuk bete beharko dira: 
-Hauskorra ez izatea.
-Egoera onean egotea.
-Desmuntatzeko beharrik ez izatea.
-Ibilgailu berezirik gabe garraiatzeko modukoa eta manipulagarria izatea.
-Gehieneko neurri eta kopuruak: 2 fibrozementuzko plaka (4 m2 eta 50 kg-tik beherakoak), 3 ml-ra arteko hodi zati bat, 5 jardinera, 30 kg-ra arteko elementu apaingarri edo bereziak.
-Kopuru hauek gainditzen dituen hondakinen kasuan, baimen berezia eskatu beharko da. "Bertaratzean, inprimaki bat bete beharko da, eta NANa aurkeztu: ibilgailuarekin joango dira Garbigunearen barruan horretarako mugatutako eremuraino, eta han zerbitzu hori eskaintzeko espresuki kontratatutako langile berezituek lagunduko diete".
-Partikularrei zuzenduriko zerbitzua; "udal bilketako enpresen, industriak eta saltokiek ezingo dituzte halako hondakinak hara eraman".

Garberako Garbigunea ordutegi honetan zabaltzen dute: 10:00-13:00 /15:30-18:30.