[Kulturaldia] Mikel Martinez "Tabernaria" ren azalean, 20:00etan Sutegin eskainiko duen bakarrizketan

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 16a, 09:17

Tartean Teatroaren bakarrizketa saioaz gozatuko dugu NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan, larunbatean, azaroaren 16an, 20:00etan Sutegin. Sarrerak eskuragarri izango dituzue ostiral honetan NOAUA!n. Eta larunbat iluntzeko 19:30etatik aurrera Sutegin.

Dagoeneko Euskal Herrian barrena hainbat saio eskaini dituzte. Usurbilen azaroaren 16an izango dugu "Tabernaria". Patxo Telleriak sortu eta Mikel Martinezek antzeztuko duen bakarrizketa emanaldia. Tabernariaren azalean sartuko da Martinez, taberna giroan murgilaraziko gaitu. "Tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, beste gai sozial batzuez gain".

NOAUA!ren Kulturaldia: "Tabernaria" antzezlana
Izenburu osoa: "Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketa".
Eguna:
azaroak 16, larunbata.
Ordua: 20:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Tabernaria tabernako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak bilduko ditu kaña bat ondo botatzen erakusteko. Baina, bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, beste gai sozial batzuez gain".
Dramaturgia egilea: Patxo Telleria.
Aktorea: Mikel Martinez.
Iraupena: 30 minutu, antzezlan laburra.
Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 2€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. Egunean bertan, 19:·30etatik aurrera Sutegin.
Informazio gehiago: tartean.com
Antolatzailea: NOAUA! K.E.