Usurbildik ere, pentsio eta bizi duinak defendatzeko larunbateko Donostiako manifestaziora joateko deia

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 15a, 09:00

"Atera kalera!" deialdi argia egin dute pentsiodunen mugimenduak larunbat honetan (azaroak 16). Pentsio eta bizi duinen aldeko manifestazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostiakoa 17:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.

"Pentsio duinak. Hemen eta orain. 1080" aldarripean deitu dituzte mobilizaziook. Abenduan Gasteizko eta Iruñeako parlamentu atarian elkarretaratuko dira, eta adi, beste hainbat eragilerekin batera, 24 orduko greba orokorra iragarri dute urtarrileko bigarren hamabostaldirako. 

Larunbateko hiriburuetako mobilizazioen atarian, honako idatzia helarazi dute NOAUA!ra:

22 hilabete pentsio publiko duinen alde borrokan
2019ko urriaren 22an, Bilboko Udalaren harmailaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduak prentsaurreko bat eman zuen ondorengo hilabeteetarako aurreikusitako mobilizazio guztien berri emateko:
-Azaroaren 16an Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hiriburuetan manifestazioak (Donostiakoa 17:00etan Alderdi Ederretik).
-Abenduan EAE-ko eta Nafarroako legebiltzarreen aurrean elkarretaratzeak.
-Urtarrilean mobilizazio orokorra, hala erabakitzen duten ikasleen, gazteen eta erakunde sindikalen parte hartzearekin, eta, baita, besteak beste, mugimendu feministarenarekin ere.

Azken hilabeteotan, EAE-ko eta Nafarroako pentsiodunen ordezkariok bildu gara mugimendu feministarekin, gazteekin, ikasleen sindikatuekin eta gizarte eragile askorekin, baita CCOO, UGT, STEE-EILAS, ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, Etxalde eta Hiru sindikatuekin, eta, halaber, auzo eta merkatarien elkarteekin, eta denei azaldu diegu mobilizazioak areagotu eta partekatu beharra bulkada  berri bat emateko, 22 hilabete kaleetan borrokatu ondoren.

Pentsiodunen mugimendua ez da kontsideratzen mintzatu garen kolektiboen bozeramaile, eurek erabakitzen dute guztizko libertatean eta hala ematen dute ezagutzera beren inplikazioa ondorengo hiru hilabeteetako mobilizazioekin eta horixe egiten ari dira.

Berriro oroitarazten dizkizuegu Miren Etxezarretaren gogoetak, non planteatzen duen “guztiz garrantzitsua dela enplegua, soldatak eta pentsioak elkarrekin eboluzionatzen dutela. Eta mobilizazioek aspektu hauek lotu beharko lituzketela”. Horregatik bada, lan partekatua behar da gizarte sektore eta sindikatuen arteko elkar-lanean.

Berriro ere nabarmendu nahi dugu batasuna, autonomia, aniztasuna eta demokrazia gure mugimenduaren balioak direla eta eginahal guztiekin mantenduko ditugula nortasun ikur horiek, batasuna eta errespetua sustatuz, ez bakarrik, pentsiodunen mugimenduaren baitan, baita, pentsio publikoen eta bziitzeko baldintza duinen alde pentsiodunen mugimenduarekin kolaboratzeko prest dauden kolektibo sozial eta sindikalekin ere.

Pentsiodunak aurrera