Futbol eta eskubaloi neurketak Andatzakoen irteerarekin batera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 16a, 08:18

Herriko eskubaloi eta futbol taldeak jardunaldi berri baten atarian dira. Oiardo Kiroldegian eta Haranen partidak izango ditugu asteburuan. Andatza M.K.K.-k bestalde, Baztango Itzuliaren 3. etapa osatzera irtengo dira txangoan.

FUTBOLA HARANEN
Azaroak 16, larunbata
9:30 
Alebinak, Eskola Kirola: Udarregi 5B-Urnieta 6B
10:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil A-Zarautz B
12:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Luberri

Azaroak 17, igandea
11:30 
Kadeteak, areto futbola (Oiardo Kiroldegian): Usurbil F.T.-Lauburu KE Ibarra

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Eskola Kirola
Azaroak 16, larunbata
9:30 
Alebin neskak: Udarregi 5B-Udarregi 6D
9:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-Urnieta 5A
10:30 Alebin neskak: Udarregi 6B-Udarregi 6A
11:45 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Elgoibar

Usurbil K.E.
Azaroak 16, larunbata
13:00 
Senior mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Soraluce Bergara K.E.
16:00 Kadete mutilak, Euskal Liga, Euskadiko Txapelketa: Usurbil K.E.-Gran Camping Zarautz ZKE
17:45 Jubenil mutilak, Euskal Liga (Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Gran Camping Zarautz ZKE
19:30 Senior neskak, Euskadiko Txapelketa: Urbil-Usurbil K.E.-Aiala ZKE

ANDATZAKOAK BAZTANERA
Andatza M.K.K.-k azaroaren 17rako antolaturiko irteeran izena eman dutenekin (izen ematea itxita baitago), igande goizeko 7:00etan abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik autobusez. Aldudes, Berderitz, Auza eta Izpegi lotuko dituen 14 kilometroko ibilbidea, Baztango Itzuliaren hirugarren etapa osatuko dute. Informazio gehiago: andatza.com