Trikiti zaletuen bilkurak girotu du negu giroko larunbata

Noaua Aldizkaria 2019ko aza. 16a, 14:01

Trikiti zaletuen topaketa eguna ospatzen aritu dira gaur Usurbilen. Hasteko, negu giroari kalejirarekin egin diote aurre eguerdian. Gero  bazkaritarako bildu dira Andatzape elkartean.

Usurbil edota Aginagako trikitilari nahiz panderojole talde bat bildu da, baina baita Zarautz edota Zumaia aldetik etorritako musikariak ere. Kide guztiok zaletasun batek lotu ditu; trikitixarako duten zaletasuna. Haien eguna da gaurkoa; topatu, elkartu, elkar ezagutu eta batez ere, modu askean kuttuna duten musika instrumentuaz gozatzeko festa eguna.

Eguerdian hasi dute topaketa. Mikel Laboa plazan iragarria zuten arren, euria tarteko frontoian elkartu dira. Hainbat pieza joz alaitu dute negu giro beteko larunbat eguerdia. Eguraldi goibelari, kalejira alai batekin erantzun diote.

Bazkaritarako bildu dira gero Andatzpe elkartean. Hemen duzue antolatzaileek NOAUA!ra helarazitako bazkariko argazkia:

 
 
 
 
 
 
 

 
Erlazionatuak